Ez dira presaka egin behar betirako diren gauzak

miércoles, 7 de diciembre de 2011

jatorri psikikoko hizkuntzaren eragozpenak

>
Jatorri psikikoko hizkuntzaren eragozpenak Ume baten eragozpen psikikoek komunikazioa eta/edo hizkuntza nahasi dezakete zuzenki, edo zeharkakoa izan daiteke hizkuntza umeak bere arazoa proiektatzen duen objektu sinbolikoa denean, eta hizkuntzaren hautaketa objektu konfliktiboa denean. Arazo hauen mota ezagunenak, toteltasunaz aparte, mutismoa, lakonismo eta hizkuntza atzeragarria dira. Eragozpen psikikoak arrazoi hauengatik ematen dira: -zapuzte goiztiarrengatik -lehenengo harremanen aldaketengatik -erregresioengatik -trauma psikikoengatik Mutismoari, “fobia eskolarra” deritzo. Hau da, umeak ez du ezer edo ia ezer hitz egiten, nahiz eta gurasoek etxean oso ondo hitz egiten duela esan. Kasu hauetan, garrantzitsua da irakaslearentzat giro familiarra hobeto ezagutzea, eta horrela, portaera batzuk ulertzeko erreztasun gehiago eukiko ditu. Hizkuntzaren eragozpenak desitxuraketa organikoei esker Lokutore aparatuaren desitxuraketak ahozkera okertzea eragin dezake: fonema determinatu baten artikulazioari eragiten badiote, “disartria”-z ari gara. Irakasleak izan behar duen jarrera hizkuntzaren eragozpenak dituzten umeeki Haur-hezkuntzako irakasle baten lana, umeek behar dituzten egoerak eta elementuak eskaintzea da eta horrela, haien hizkuntza eraikitzeko gai izango dira. Hala ere, irakaslea da, gurasoekin batera, umeekin denbora gehiago dagoen pertsona eta haien kapazitate adierazkorrei arreta gehien jartzen diona. Eragozpen hauek dituen haurrak, hezkuntza normala jarraitu dezake eta irakaslearengan jarrera positibo bat ikusi behar du. Haurrak oso gutxi edo ezer ez hitz egiten duenean, egin beharko den lehenengo gauza gurasoekin hitz egitea izango da, eta horrela eskolak eragindako fenomeno bat den edo etxean ere hitz egiten ez duen ume bat den ikusiko dugu. Umeak ondo entzuten duela jakinda, berarekin elkarrizketa bat izaten ahalegindu behar gara, hizkuntza edo hizkuntzarik gabe. Hizkuntza onartzen badu, berarekin hitz egitea egokia izango da, baina erantzun bat eskatzeko exigentziarik gabe. Gero, aktibitate eta materialak aurkeztuko dizkiogu, baita exijentziarik gabe. Hurrengo egunetan, interes hau aprobetxatzeko, umeak atentzio indibidual garrantzitsua beharko du. Umeak etxean hitz egiten ez badu ere, hizkuntzaren atzerakada baten aurrean legoke. Haurrak asko hitz egiten du baina ez zaio ezer ez ulertzen (heldugabetasun artikulatorioa) Kasu hau askotan gertatzen da bi eta hiru urte bitarteko umeekin eta batzuetan bost urterekin ematea ere. Gaixotasun honetan, mezua uler dezakegu kontestua, mimika, edo keinuengatik, baina honekin ulertzeko gai ez bagara ere, ahalik eta gehien ulertzen eta laguntzen saiatu beharko gara. Umeak nahiko ondo hitz egiten du baina akatsak izaten ditu Umeari, hitz egiten dagoenean, akatsak ez zaizkio zuzendu behar, azpimarratu baizik, komunikazioa eten gabe. Hitz egiteari uzten dionean, errepikatuko dizkiogu txarto esandako hitzak.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

espresibitatearen eragozpena

Espresibitatearen eragozpenak: toteltasuna Toteltasuna hitz egiterako orduan sortutako asaldura da, mugimendu fono-artikulatorioen koordinazio faltaz eta inplikatutako muskuluen espamoz karakterizatuta dagoena. Gutxigorabehera, lau urterekin agertzen da eta heldua izan arte jarraitzen du. Askoz gehiago ikusten da mutiletan neskeetan baino eta gainera, gatzagoa izaten da. Toteltasunaren arazoa duenak, bere hitz egiteko eraz oso kezkatuta egoten da modu iraunkor batean, baita besteen erreakzioengatik, eta hain kezkatuta egotea da arazoa zuzentzen uzten ez diona. Toteltasunaren inguruan aurkitzen dugun aspektu garrantzitsu bat presio soziala da. Adibidez, Estatu batuetako indiarrak toteltasuna definitzeko hitzik ez dute, haur indiarrak mintzalari normal bezala kontsideratuta daudelako kasu guztietan, haien hitz egiteko era kontutan hartu barik. Takilalia: oso azkar hitz egiteko era da, errepikapenak edo silaben ahanzketa sortarazten duena, eta gainera, hartzailearentzat zaila izaten da mezua ondo ulertzea. Takilalia duen batek, ez da txarto hitz egiten duelaz konturatzen, eta bere ahozkera zuzentzeko gai da nahi duenean. Totela den batek ez bezala, takilalia duten pertsonek jende aurrean eta jende ezezagunekin hobeto hitz egiteko gai dira intimitatean baino.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

aurkitu ahal ditugun arazo batzuk: eragozpen artikulatorioak

Eragozpen artikulatorioak Dislalia: Jatorri funtzionaleko fonema baten ahozkapenaren asaldura iraunkorra da dislalia, hau da, ez dela existitzen eragozpen organikorik mugimendu artikulatorioaren burutzapenean. Terminologia hau, lau urtetatik aplikatzen da, eta hiru taldetan sailkatu daiteke: - Ahanzte: Haurrak ez du ezer ahoskatzen fonemari dagokion lekuan, adibidez gazteleraz: carro: / k a – o / -Ordezkapena: Haurrak fonema bat beste fonemaz ordezkatzen du, normalean aurreko fonema batez, adibidez gazteleraz: zapato: / f a p a t o / casa: / t a s a / -Ordezkapena fonema “bizkarkoi” batez: haurrak fonemaren ordez, bere hizkuntzaren sistema fonetikoan agertzen ez den soinua emititzen du. Asaldura hauen etiologia: -Haurrak “entzumen fonetiko” txarra du, txarto desberdintzen ditu soinuak eta/edo fonemak. Honek, soinu edo fonema batzuk nahastera eta erantzun okerra aukeratzera eramango dio. -Haurrak zailtasun psiko-motriz generala edo hautakorra aurkezten du, eta honek, koordinazio gehiago behar duten fonemak ahoskatzeko zailtasunak ekartzen dizkio. Heldugabetasun artikulatorioa: ume batzuen artikulazioaren atzerapena heldugabea da, eta nahiz eta errepikatutako fonemak ahoskatzen ondo jakin, hitzak eta esaldiak ahantzi edo nahasten dituzte, eraikitzen ari diren bitartean. Eragozpen honen ezaugarri berezienak, fonemen edo silaben ahanzketa (pistola: / p i – t o l a / , caramelo: / c a – m e l o / ) , fonemen intoxikaketa ( quítate: / t i t a t e /, difícil: / d i f i f i l /, zapato: / p a p a t o / ) eta alderanzketa silabikoa ( makina: / m a n i k a /, telefono: / t e f e l o n o /) dira. Azken honen etiologia, dislaliaren oso antzekoa da. Eragozpen funtzional guztietan bezala, ez dira aspektu sozialak eta afektiboak ahaztu egin behar, artikulazioaren irakaskuntzan parte hartzen dutenak.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Zein garrantzia du funtzio linguistikoa?

Hizkuntza gure komunikatzeko bide nagusia da. Hizkuntzak informazioaren hartu-emana errazten du, kodifikazio sistema zehatz baten bidez. Sistema honetaz gainera, beste batzuk ere erabiltzen ditugu: mimikoa, portaera bidezkoa eta jarreren bidezkoa. Hizkuntza pentsamenduaren tresna eraikigarria da. Gaur egun, badirudi autore guztiak bi funtzioen garapen paraleloen inguruan ados daudela. Egoera normal batean, hizkuntzak elementu estrukturatzaile bezala funtzionatzen du. ∙Hizkuntzaren bidez kontzeptuak era arrazionalagoan erabiltzen ditugu irudi mentalekin baino. ∙Hizkuntzak inguruko informazio sozio-kulturalak hartzeko ere balio die umeei. ∙Hizkuntzak bere logika duen sistema bat dauka. Umeak bereganatzen du eta honek bere barneko garapen logikoan laguntzen dio. Ume normala pentsamendu hiztuna izatera heltzen da, baina ume gormutuak (normalitate potentzialeko kasu bat aipatzearren) errealitatea modu ezberdinean ikusten du lenguai nahikoa lortzen ez badu, eta berarekin komunikazioa zaila gertatu daiteke gai konkretuetatik aldentzen bagara, nahiz eta beste hizketa modu batzuk erabili, adibidez gorren lenguai gestuala. Hizkuntzak portaera erregulatu eta estrukturatzen du. Ahozko hizkuntza informazio eta kultura bide garrantzitsuenetarikoa da. Kanpoko informazio gehienak horien bitartez heltzen zaizkio umeari.

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Zer da hizkuntza?

Berbeta eguneroko bizitzako hain ohiko ezaugarria da, non ia inoiz ere ez dugun geldialdirik egiten zer den definitzeko. Ibiltzea eta ia arnasa hartzea bezain naturaltzat dauka gizakiak. Baina une batez pentsatzen jartzea nahikoa da berbetaren naturaltasun hori gezurrezko inpresioa dela ateratzeko. Berbetaren jabe egiteko prozesua, izan ere, ibiltzen ikasteko prozesutik erabat diferentea da. Azken kasuan, kultura-edo, bestela esanda, gizarte-usadioen multzo tradizionala- ez da benetan jokoan sartzen. Ume bakoitzak horniturik dago, herentzia biologikoa deitzen dugun eragile sorta konplexuaren bidez, ibiltzea lortzeko behar diren muskulu eta nerbioen egokitzapen guztiak egiteko. Berbeta, gizarte-talde batetik bestera muga zehatzik gabe aldatzen den giza jarduera da, taldearen herentzia historiko hutsa delako, luzaz iraunarazitako gizarte-usadio baten fruitu. Ahalegin sortzaile oro aldatzen den moduan aldatzen da, ez hain kontzienteki agian, baina herrien erlijioak, usteak, ohiturak eta arteak herri batetik bestera aldatzen diren bezain egiazki. Berbeta funtzio ez-senezkoa, kulturala da. Emozio baten bulkadapean nahi gabe egiten ditugun hotsak entzuten dituenak emozioaren adierazletzat interpretatzen ditu. Baina alde itzela dago sentipenaren adierazpen ertzeko horretatik berbeta den ideien komunikazio mota normalera. Hizkuntza gizakiei soilik dagokien metodo ez-senezkoa da, ideiak, emozioak eta desirak komunikatzeko nahita sorturiko sinboloen sistema baten bidez. Nire ustez, hizkuntza ezinbestekoa da gizakiaren bizitzan. Komunikazio era garrantzitsua da, gutxinaka ikasten dena. Umeei komunikatzen irakasteko ez dago metodo zehatz efikazik, ume bakoitzari metodo ezberdina egokitu behar zaio. Praktikaren bidez ikusiko dugu zein estimuluri erantzuten dien positiboki, eta zeini ez eta zerk laguntzen dion era egoki batean ikasten. Behatu, itxaron eta entzun behar dugu. Hau da, gure umeari lehen pausua ematen utzi, momentua berarekin konpartitu, eta hizkuntza eta esperientzia barneratzen lagundu beharko diogu. Azkenik, lan hau egiterakoan ikusi dut humeen hizketaren eboluzioa antzekoa dela baina ume bakoitzaren arabera, arazo bat edo beste ager daitekeela. Agertzen diren arazoak konpondu edo hobetzeko, gurasoen laguntza edo espezializteena ezinbestekoa da. Atzerapenak dituzten umeei gehiago kostatzen zaie arazo hauek konpontzea, eta laguntza berezia behar dute, adibidez psikomotrizitateko klseak, logopedarekin sesioak eta abar. Baina honetarako lehinik eta behin jakin behar dugu zein diren arazo horiek eta nola asalarazten diren eta hau izando da blog honen helburua.

Lenguaiaren asalduraren tratamendua