Ez dira presaka egin behar betirako diren gauzak

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Zer da hizkuntza?

Berbeta eguneroko bizitzako hain ohiko ezaugarria da, non ia inoiz ere ez dugun geldialdirik egiten zer den definitzeko. Ibiltzea eta ia arnasa hartzea bezain naturaltzat dauka gizakiak. Baina une batez pentsatzen jartzea nahikoa da berbetaren naturaltasun hori gezurrezko inpresioa dela ateratzeko. Berbetaren jabe egiteko prozesua, izan ere, ibiltzen ikasteko prozesutik erabat diferentea da. Azken kasuan, kultura-edo, bestela esanda, gizarte-usadioen multzo tradizionala- ez da benetan jokoan sartzen. Ume bakoitzak horniturik dago, herentzia biologikoa deitzen dugun eragile sorta konplexuaren bidez, ibiltzea lortzeko behar diren muskulu eta nerbioen egokitzapen guztiak egiteko. Berbeta, gizarte-talde batetik bestera muga zehatzik gabe aldatzen den giza jarduera da, taldearen herentzia historiko hutsa delako, luzaz iraunarazitako gizarte-usadio baten fruitu. Ahalegin sortzaile oro aldatzen den moduan aldatzen da, ez hain kontzienteki agian, baina herrien erlijioak, usteak, ohiturak eta arteak herri batetik bestera aldatzen diren bezain egiazki. Berbeta funtzio ez-senezkoa, kulturala da. Emozio baten bulkadapean nahi gabe egiten ditugun hotsak entzuten dituenak emozioaren adierazletzat interpretatzen ditu. Baina alde itzela dago sentipenaren adierazpen ertzeko horretatik berbeta den ideien komunikazio mota normalera. Hizkuntza gizakiei soilik dagokien metodo ez-senezkoa da, ideiak, emozioak eta desirak komunikatzeko nahita sorturiko sinboloen sistema baten bidez. Nire ustez, hizkuntza ezinbestekoa da gizakiaren bizitzan. Komunikazio era garrantzitsua da, gutxinaka ikasten dena. Umeei komunikatzen irakasteko ez dago metodo zehatz efikazik, ume bakoitzari metodo ezberdina egokitu behar zaio. Praktikaren bidez ikusiko dugu zein estimuluri erantzuten dien positiboki, eta zeini ez eta zerk laguntzen dion era egoki batean ikasten. Behatu, itxaron eta entzun behar dugu. Hau da, gure umeari lehen pausua ematen utzi, momentua berarekin konpartitu, eta hizkuntza eta esperientzia barneratzen lagundu beharko diogu. Azkenik, lan hau egiterakoan ikusi dut humeen hizketaren eboluzioa antzekoa dela baina ume bakoitzaren arabera, arazo bat edo beste ager daitekeela. Agertzen diren arazoak konpondu edo hobetzeko, gurasoen laguntza edo espezializteena ezinbestekoa da. Atzerapenak dituzten umeei gehiago kostatzen zaie arazo hauek konpontzea, eta laguntza berezia behar dute, adibidez psikomotrizitateko klseak, logopedarekin sesioak eta abar. Baina honetarako lehinik eta behin jakin behar dugu zein diren arazo horiek eta nola asalarazten diren eta hau izando da blog honen helburua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario